ana

Guatemalan jaio nintzen, hiriburuan; eta hor hazi nintzen. Nire haurtzaroa oso atsegina izan zen, oso polita. Denok elkar ezagutzen genuen auzo batean bizi ginen, denok elkarrekin hazi ginen, ikastetxe berera joan ginen.

15 urte nituela, AEBetara joan nintzen.

Uste dut txikitatik abenturazalea izan nintzela. Niri esaten zidatelako: “Zuk ezin duzu igeri egitera joan, ez dizugu igeri egiten irakatsiko, oso arriskutsua delako”. Igerilekura botatzen zen lehena nintzen, eta iletik atera behar ninduten. Horrela ikasi nuen igeri egiten.

Hamazazpi urterekin ezkondu nintzen. Nahiko abentura polita izan zen, nire gelakide eta irakasleek bazekitelako, baina bulegoan zeuden pertsonek ezin zuten jakin, bestela kaleratu egingoen ninduten. Izan ere, orduan ez zizuten ezkontzen uzten. Eta sei hilabete besterik ez zitzaizkidan geratzen graduatzeko, eta graduatu egin nintzen.

Unibertsitatera jada nire haurrak eskolan, lehen hezkuntzan, zeudenean joan nintzen. Joan eta kontabilitatean graduatu nintzen, baina ez nuen inoiz jardun; aldiz gustatu zitzaidana giza baliabideen adarra izan zen.

Bai, dezente bidaiatu dut. Lau tokitan bizi izan naiz. Herrialde batetik bestera eta beste batera bidaiatu duzunean, eta hainbeste herrialdetan bizi izan zarenean, bat ohitu egiten da, eta oso erraz moldatzen da. Baina bai, diskriminazioa herrialde guztietan ikusi dut.

Eta gero, gaur egungo nire bikotekidea ezagutu nuen internet bidez. Eta etorri nintzen ezagutzera, edo benetan ezagutu nuen, 2013ko abuztuan.

Arlo askotan naiz boluntarioa. Elikagaien bankuan boluntarioa izan naiz, Ttapa- Ttapan boluntarioa naiz, Amherren boluntarioa naiz eta ikas- taroak egiten ditut. Oraintxe ikastaro batean nago Plaza Feministan. Hemengo jende asko ezagutu dut, haiekin elkartzen naiz. Goiz Eguzkin jubilatuetan nago, horko bazkidea naiz. Hor elkartzen gara, paseatzera joaten naiz haiekin.

Bai, nire hemengo bizitza nahiko mugitua da, ez naiz sedentarioa.

Asko joaten naiz Guatemalara, eta Guatemalako familia izugarria dut. Eta dibertigarriena da euskalduna naizela. Nire herenaitona Bilbon jaio zelako eta nire herenaitonaren aita Azpeitian jaio zelako. Hori da interesgarriena, alde batetik bestera ibilita, nire jatorria izatea gutxien espero nuen herrialdera iritsi izana.

Nací en Guatemala, en la capital; y crecí ahí. Mi infancia fue muy agradable, muy bonita. Vivíamos en un vecindario donde todos nos conocíamos, todos crecimos juntos, fuimos al mismo colegio.

A los 15 años me fui a los Estados Unidos.

Creo que desde pequeña fui aventurera porque a mí me decían: “Tú no puedes ir a nadar, no te vamos a enseñar a nadar porque es muy peligroso”. Era la primera que se iba a tirar a una piscina y me tenían que sacar del pelo. Aprendí a nadar así.

Me casé a los diecisiete años. Fue una aventura bastante bonita porque mis compañeras y mis profesores lo sabían, pero no lo podían saber las personas que estaban en la oficina, porque si no me sacaban. Porque entonces no dejaban que estuvieras casada. Y ya solo me quedaban seis meses para graduarme y me gradué.

Fui a la universidad cuando mis niños ya estaban en el colegio, en primaria. Fui y me recibí de contabilidad, pero nunca lo ejercí, sino que realmente me gusto la rama de recursos humanos.

Sí, he viajado bastante. He vivido en 4 sitios permanentemente. Cuando has viajado de un país a otro y a otro, y has vivido en tantos países, uno se acostumbra y uno se adapta muy fácilmente. Pero sí, discriminación he visto en todos los países.

Y después conocí a mi pareja de hoy día por internet. Y de ahí vine a conocerlo, o lo conocí realmente, en agosto del 2013.

Soy voluntaria de muchos lados. He sido voluntaria del banco de alimentos, soy voluntaria de Ttapa- Ttapa, voluntaria de Amher y hago cursos. Ahorita estoy en un curso en la Plaza Feminista. He conocido mucha gente de aquí, me junto con ellos. Estoy en los jubilados en Goiz Eguzki, soy socia de ahí. Nos juntamos ahí, voy de paseos con ellos.

Sí, mi vida aquí es bastante movida, no soy sedentaria.

Voy mucho a Guatemala y tengo una familia enorme de Guatemala. Y lo más divertido es que soy vasca. Porque mi tatarabuelo nació en Bilbao y el papa de mi tatarabuelo nació en Azpeitia. Eso es lo más interesante de un lado a otro haya llegado al país que menos me imaginaría que fuera descendiente de este país.

Shopping Cart